Munduan pasieran
Akropolia, aldamiorik gabe

Turistak, Atenasko Akropolian, Partenoiaren aurrean, Grezian, eraikina estaltzen zuten aldamioak erretiratu ondoren. Duela 15 urte jarri zituzten, eraberritze prozesu luzea abiatu zenean. Zalantzarik gabe, askoz garbiago ikus daiteke orain monumentu historikoa eta asko eskertzen dute hori bertaratzen diren bisitari ugariek.