Egin planak

‘Lurrak ez du jaberik izango’, Marwa Arsanios, Artium-en

Azaroak 7-Apirilak 12

‘Marwa Arsanios. Lurrak ez du jaberik izango’ erakusketa dago ikusgai Gasteizko Artium museoan, apirilaren 12ra arte. Jatorri libanoarreko Marwa Arsanios artista estatubatuarraren ‘Who is Afraid of Ideology? izeneko dokumental sorta jasotzen du.

Marwa Arsaniosek Ekialde Hurbileko eta Kolonbiako hainbat tokitan lurra nola berreskuratzen eta ustiatzen ari diren ikertzen du bere proiektuan. Lurra banatzeko eta erauzteko politikei buruzko ikerketa aurrerakoia da. Arsaniosek hainbat emakume-komunitatetan beren burua antolatzeko ikusi dituen moduak erakusten ditu, eta horiek egitura patriarkalei nola aurre egiten dieten aztertzen du.

Erakusketak bosgarren eta oraingoz azken kapitulua aurkezten du, ‘Right of Passage’ izenekoa, (2025), Artiumek Turingo Fondazione Sandretto Re Rebaudengo erakundearekin eta Bartzelonako Fundació Joan Miró-rekin batera ekoitzitakoa.

Erakusketaren esparruan, Gasteizko museoak #Hitzak sailaren beste ale bat argitaratu du; horrek Marwa Arsaniosen eta erakusketaren komisario Agustin Perez Rubioren arteko elkarrizketa eta Ana Teixeira Pinto idazle eta kultura-teorialariaren testu bat biltzen ditu.