Cheng Xin (Getty Images)
Munduan pasieran

Panoramika, bertigorik ez dutenentzat

Chongqing Changjiang teleferikoaren kabina bat, zintzilik Yangtze ibaiaren gainean, altuera handiko eraikinen artean. Txinako hiriaren ikur bilakatu da azken urteotan, milaka turistaren amua, batez ere bertigorik ez dutenena. Xinhua Road eta Shangxin Street barrutiak konektatzen ditu. Guztira, 1.166 metro bi minutuan.