Antartika, handi eta beldurgarri

Federico Bianchinik Antartikako base batera bidaiatu zuen, glaziarrak, likenak eta pinguinoak ikertzen dituen zientzialari talde baten inguruko erreportaje bat idazteko. Gainera, enkargu profesionalak aukera paregabea eskaintzen zion haurtzaroko amets bat betetzeko.
Dena dela, Antartikara doanak badaki noiz joaten den baina ez noiz itzuliko den. Eta, Bianchiniren kasuan, eguraldi txarraren ondorioz, hogeita bost egun eman behar izan zituen bertan, aurreikusitako hamar egunen ordez.
Ingurune handi bezain beldurgarri batean harrapatuta, egonaldiak balio izan zion Antartikako esplorazio handiei buruz ikasteko eta mundutik aldenduta zaudenean eguneroko bizitza nolakoa den jakiteko.
Fitxa:
‘Antártida. 25 días encerrado en el hielo’
Federico Bianchini
Libros del Ko, 2026
167 orrialde. Gaztelania