Egin planak

‘Kurios’

Apirilak 8-Maiatzak 3

Cirque du Soleil konpainiaren Karpa Handia Bizkaira itzuliko da apirilaren 8an, ‘Kurios-Bitxikerien Kabinetea’ ikuskizunarekin. Barakaldoko Ansioko Azoka Eremuan izango da maiatzaren 3a arte. Apirilaren 8tik aurrera.

Iaz hogeita bost urte bete ziren konpainiak bere magia Euskal Herrira lehen aldiz ekarri zuenetik.

Cirque du Soleil-en ikuskizunak berriz erakutsiko du konpainiaren estilo bereizgarria, akrobazia ikusgarriak poesia-, arte- eta umore-ukitu freskagarriarekin uztartuz.