Egin planak

Literaktum jaialdian, David Grossman, Leila Slimani eta Kirmen Uribe

azaroak 8-21

Donostiako Literaktum jaialdian parte hartuko duten idazleen artean David Grossman - Man Booker Prize sariaren irabazle eta hainbat urtetan Nobel sarirako hautagai izandakoa- eta Leila Slimani -2016an Goncourt saria jasoa- daude. Lehena “La vida juega conmigo” lanaz arituko da eta bigarrenak, berriz, “El país de los otros” azken lana izango du hizpide. Isabella Figuereido, Eider Rodriguez, Kirmen Uribe, María Dueñas eta María Belmonte ere letren jaialdian izango dira.