“Bizitza”, Gervasio Sanchezen irudiak San Telmon

Apirilak 1-Ekainak 12
Gervasio Sanchez fotokazetariaren 41 irudirekin osatutako “Bizitza” erakusketa dago ikusgai San Telmo Museoko Laborategian ekainaren 12ra arte. 1991 eta 2015 bitartean munduko zenbait gerratan egindako argazkiak biltzen ditu erakusketak, nagusiki, zuri beltzean.
Gerardo Mosquera komisarioak ikuspegi berri bat sartu nahi izan du erakusketan, Sanchezek sortutako irudien indar bisualean eta aberastasun komunikatiboan oinarrituta. «Izan ere, Sanchezen argazkiak kontatzen dituzten istorioetatik eta beraiekin lotutako gertakarien gaurkotasunetik harago interesatzen zaizkigu». Zalantzarik ez dago Sanchezen argazkiek unean uneko erreportajeetatik haratagoko balioa dutela. «Egiten dituen argazkien berezko balio artistikoak eragin du Sanchezen obrak hainbeste erakusketa eta liburutan jasota egotea, edo andaluziarrak Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala jaso izana». Lortutakoa berak sortutako irudien berezko balioaren emaitza da, «unean uneko zirkunstantziak gorabehera. Jakina, zirkunstantziak ez dira ezabatuak izan: errepresentazioen semiosiaren oinarrian daude, barrutik eraginez eta indarra emanez».
Erakusketak Sanchez poeta eta artista nabarmentzen ditu. Lehen aldiz, hori bai, andaluziarraren argazkiak jatorrizko testuinguru eta denboraltasuna kontuan hartu gabe aurkeztu dituzte, «museografikoki koreografiatutako konstelazio batean oinarrituta irudien arteko erlazio orokorrak ezarriz».

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

Por qué Podemos le puede aguar la noche del 28M al PP
