Hong Kong-eko hilerria, Qingming egunean

Txinan Qingming jaia ospatu berri dute, zehazki, udaberriko ekinokzioaren ondorengo hamabosgarren egunean. Egun horretan –Garbiketa Eguna, Hilobien Eguna edo Hildakoen Eguna ere esaten zaio– hilerriak familia txinatarrez betetzen dira; hilobiak garbitzera, hildakoen alde otoitz egitera eta plater tradizionalak eskaintzera joaten dira. Horrez gain, antzinako ohiturei jarraituz, urrezko edo zilarrezko paperezko eskaintzak erretzen dituzte haien omenez.
Urtero, egun horretan, Pok Fu Lam-eko hilerriak irudi benetan zirraragarria eskaintzen du, batez ere kanposantua ikusgarria delako. Hong Kong uhartearen mendebaldeko mendi baten hegalean eraikia, «Txinako hilerri kristaua» aire zabaleko anfiteatro erraldoi baten antzekoa da, eskailerekin lotutako milaka terraza mailakatutan banatuta.
Kanposantua 1882an eraiki zuten, Pok Fu Lam-en eta handik gertu dagoen Viktoria errepidearen artean. Lehen hilobiak inguru garaienetan eraiki ziren, baina ondoren, txikiegi gelditu zenez, maldan behera zabaldu zen, Viktoria errepiderantz. Gaur egun, hilerriaren zati handi bat errepide horren beste aldean dago.
Hala ere, espazio faltak hildakoak gogoratzeko modu berritzaileak sortzea eragin du. Eta Gobernua «ehorzketa berdeak» sustatzen ari da, errausketaren ondoren eraikin berezietan hilkutxak biltegiratuta.
Zenbaitek hildakoak oroitzeko doako zerbitzu bat ere diseinatu dute Interneten, doluminak edozein unetan eta edonondik adierazteko aukera eskaintzen duena. Errealitate birtuala hortxe dago, fisikoki hilerrietatik oso urrun baina, aldi berean, oso hurbil. Ehorzketa non egin aukeratu eta, ondoren, guztien eskura egongo da, etxetik irten gabe bertaratzeko, bisitatzeko, inguruan pasieran ibiltzeko... PETER PARKS/AFP

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

Por qué Podemos le puede aguar la noche del 28M al PP

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio
