17 talde izango dira Hatortxu Rocken

abenduak 17

“Gertu” lelopean, 17 talde igoko dira abenduaren 17an, Hatortxu Rocken oholtzara. La Furia, Mafalda, El Trono de Judas, Nøgen, Bulego, Angelus Apatrida, Soziedad Alkoholika, Merina Gris, Skakeitan, Segismundo Toxicómano, Odolkiak Ordainetan, Brigade Loco, Afu, Tremenda Jauría, Ødei, DJ Plan B eta Raimundo el Canastero dira aurtengo karteleko protagonistak.

23 urte eta 26 edizioetan «aurrera egin» dela iritzi du antolakuntzak. «Zerrenda luze hori desagertzen ari da. Euskal preso politiko asko Euskal Herriko espetxeetan daude. Baina ez denak. Oraindik bada lana».