Azpeitian izango da 2023ko Bertso Eguna: egun osoko plana martxan
URTARRILAk 28
Bertsozale Elkarteak aditzera eman zuenez, 2018tik ibiltaria da Bertso Eguna, urtero aldatzen da lekuz, eta 2023koa Azpeitian egingo da udalaren eta herriko zenbait elkarteren laguntzarekin. Egun osoko plana antolatzen ari dira, pandemia aurretik egin ohi zen bezala. Horrela, 11.30ean elkartu eta kalez kaleko poteoa egingo da, libreko bertso saio irekiekin.
Ondoren, 14.30ean, bertso bazkariak egingo dira Oilo Soro, Zulo Zabal, Ziripot, Oilagorra eta Txalintxo elkarteetan. Gainera, gustu guztiak asetzeko moduan, mota ezberdineko bertso saioa eskainiko da elkarte bakoitzean: libreko saioak, bertso saio musikatuak edo gaiekin eta bertso jarriekin osatutakoak.
Arratsaldean poteoa izango da, eta 21.00etan afaria eskainiko da Elikagunean. Afalostean izango da bertso ekitaldia Elikagunean bertan.

La explotación laboral en dos bares de Donostia destapa más en Hondarribia

« Notre enfant est la seule enfant scolarisée à Briscous à subir vos décisions abjectes »

Otegi: «¿Me explican por qué la soberanía es buena para los españoles y mala para los vascos?»

Tres detenidos por explotar a migrantes en dos restaurantes de Donostia
