konkistari buru egin zioten azken maiak

Tayasal aztarnategi arkeologikoan aurkitutako piezak, Flores udalerrian, Peten departamenduan, Guatemalako Hiritik 500 kilometrora, iparraldean. Zeramikazko piezak, giza ehorzketak eta Espainiako arkabuzen berunezko balak aurkitu zituzten arkeologoek indusketa proiektu berri honetan, europarren konkistari buru egin zion azken maien hirian, hain zuzen ere.

Tokiko agintarien arabera, indusketa proiektu hau aurtengo ekainean hasi zen, «Tayasaleko postu aurreratua gehiago ulertzeko asmoz, non maiak lehen aldiz K.a. 900. urtean finkatu ziren».

Tayasal hiria garai Aurreklasikoan loratu zen, Suarlin Cordova arkeologoaren arabera. Garai hartan, «itzaeen leku» bezala ezagutzen zen, maiek egungo Nojpeten uhartean izan zuten okupazio luzeagatik. Adituen arabera, eskualdea izan zen 1697an espainolen konkistari amore eman zion azkena.

Peten Itza lakuak inguratua, Tayasal hiriak hesi natural bat zuen beste maien eta europar kolonizatzaileen inbasioen aurka defendatzeko. Egitura batzuk 30 metroko altueran daude oraindik. Carlos ALONZO