Munduan Pasieran

Maskarak eta mozorroak, udaberriari deikA

Bulgariako Yardzhilovtsi herrian Kukeri inauteriak ospatzen dituzte, kolore biziko maskaren eta mozorroen jaialdia. Horien bidez, udaberria hurbilago dela ospatzen dute.

Euskal Herriko joaldunen pareko pertsonaiak dira protagonistak Kukerian; izan ere, artilez jantzitako gizonak -batez ere, nahiz eta batzuetan emakumeak ere mozorrotzen diren-, gerrian lotutako kanpaiak jotzen dituzte jauzika eta dantzan, izpiritu gaiztoak uxatzeko xedez. Urte berrirako uzta ona, osasuna eta zoriontasuna ere ekartzen dutela diote. Nikolay DOYCHINOV