Munduan Pasieran

Sarkofagoa Etxerako bidean

Egipto altxor arkeologikoz oparoa den herrialdea izanik, lapurren helburua ere izan da. Hango hilobiak arpilatuak izan dira askotan, eta horietan aurkitutako objektuak mundu osoan salduak.

Azken aldian, Egiptoko Gobernua berea den ondarea berreskuratzen saiatzen ari da. Jaso duen azkena, ustez, Ankhenmaat deituriko apaizarena zen sarkofagoa izan da. Houstongo Zientzia Naturalen museoan zegoen, eta Abu Sir-eko nekropolitik -Kairoko iparraldean- lapurtua izan zela zehaztu zuten adituek. Handik Alemaniara eraman zuten, eta 2008an AEBetara iritsi zen. AFP