“Egiteke duguna”, Durangoko Museoan

OTSAILAK 10-marTXOAK 19
Durangoko Arte eta Historia Museoan Cristina Gutierrez Meurs artista, idazle eta aktibista madrildarraren erakusketa zabalik dago martxoaren 19ra arte. Arkitektura patriarkal baten desberdintasun atabikoa eta emakumeen aurkako indarkeria mota desberdinetara bideratuta dagoen jendartea aztertzen eta salatzen du. Amatasuna desio edo inposaketa gisa erakutsiko du “Egiteke duguna” erakusketan.
Durangon aurkeztutako lana 2000. urteaz geroztik egindako obra biltzen duen erakusketa zirkular bat da. Amatasuna desira edo inposaketa gisa, gorputza bektore gisa, espainiar Estatuan egindako haur-lapurreta edo feminizidioak zenbait euskarriren bidez salatzen dira, gogoetara bultzatzen edo gonbidatzen duten testuekin lotuta. Emakumeen biktimizazio ezean arreta jarri du obra osoak, borrokatzeko duten gaitasunean eta aldaketaren eragile gisa duten irudikapen sinbolikoan.
Modu honetan, gaurkotasuna duten gaiei erreparatzeaz gain, artearen bitartez islatzea bilatzen du Durangoko Arte eta Historia Museoak.

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Continuidad en Nafarroa y avances generalizados de PNV y EH Bildu, en la macroencuesta de EITB

Espelette : le conseil municipal à nouveau perturbé
