Egin planak

Zinegoak: mundu berriak pentsatu, borrokatu, gozatu

Ekainak 26-Uztailak 3

Proposamenez beteta dator Zinegoak 20. edizioan. Zinema, arte eszenikoak, eztabaida eta hausnarketa, industria espazioak, hitzaldiak, mahai inguruak, proiektuen aurkezpenak, kontzertuak eta baita festak ere. Hau guztia, ezarritako estereotipoak zalantzan jartzeko eta ahotsa emateko asmoz sexu eta genero aniztasuna islatzen duten kontakizun eta bizipenei. Nork bere burua aitortu, gorputzaz gozatu, zapalkuntza mekanismoen kontra borrokatu eta beste mundu anitzagoak pentsatu; hauek Bilboko hitzorduaren ardatzak. «Jendartean aniztasunari dagozkion pultsu, interes eta kezken eragileak izan nahi dugu», diote sustatzaileek. Halaxe irudikatzen du kartelak, LGTBIQA+ pertsonen eskubideak aldarrikatu, ospatu, sentitu, jolas egin eta ukitzeko gonbita. Sail Ofizialean Juliana Curriren “Uyra. A retomada da floresta” filma ikusiko da, besteak beste, Amazoniaren bihotzean fil