Egin planak

dFeria: ‘Utopía’ lemapean, 30. urtebetetzean, Italia gonbidatu

Martxoak 11-14

Donostiako dFERIA arte eszenikoen azokak 30 urte beteko ditu aurten. ‘Utopia’ lelopean, Italia izango da herrialde gonbidatua martxoaren 11tik 14ra egingo den nazioarteko topaketetan. Guztira, 34 emanaldi eskainiko dituzte 25 konpainiak, horietako 10 euskaldunak.

Ikuskizunen %60 dFERIAn estreinatuko dira. Bi izango dira erabateko estreinaldiak: bata, Imanol Lartzabal aretoan, Perez & Disla Jaume valentziarrek sortuko ‘Vernos’; eta, bestea, Vaiven producciones konpainiaren ‘El patio de las moreras’, Victoria Eugenian.

Diziplinen arabera, programaren %44 dantzari eskainita egongo da, beste %52 antzerkiari, eta zirkuko ikuskizun bat ere izango da. Atzerriko konpainien jatorriari dagokionez, berriz, aurten Italiatik, Kubatik eta Argentinatik iritsiko dira.

Herrialde gonbidatua Italia denez, edizio honetan protagonismo berezia izango dute zenbait konpainia italiarrek, Instituto italiano di Culturaren laguntzari esker. Centro Coreografico Nazionale/Aterballetto ospetsuak zabalduko du dFERIA, hiru dantza ikuskizunekin: ‘Yeled’, ‘Shoot me’ eta ‘Rhapsody in blue’. Azokaren amaiera Compagnia blucinQue taldearen esku egongo da, ‘Gelsomina dreams’ ikuskizunarekin.