Egin planak

Maitaldian aniztasuna izango da ardatz nagusi, Malandainen azken dantzaren doinupean

Irailak 5-15

Maitaldia festibalaren 34. edizioan, Thierry Malandain zuzendari artistikoak agur esango du. Guztira, 17 herritan 75 emanaldi eskainiko ditu jaialdiak, lau kategoriatan banatuta: balletak, Frantziako Arte Ederren Akademiako koreografo berrien lanak, Euskal Herriko artisten ekarpenak eta bestelako sorkuntzak.

Aurtengo edizioa «konstelazio» bat izango dela aurreratu dute, aniztasuna izango baita ardatz nagusietako bat.