Egin planak
Sagarzazuren ‘Abbadie. El sabio y su tiempo’, euskaraz eta frantsesez

Iñigo Sagarzazu Altunak Anton Abadiari buruz idatzi zuen biografia berrargitaratu dute, elkarlanean, Gipuzkoako Aldundiak eta Elkar argitaletxeak. Euskarara eta frantsesera ekarri dute ikerlari hondarribiarrak geografo, hizkuntzalari eta euskaltzale handiaren inguruan idatzi zuen liburua.
Sagarzazuk ‘Abbadie. El sabio y su tiempo’ argitaratu zuen 1997an. 2019an berrargitaratu egin zen, edizio txiki batean. Orain, berrargitaratu egin dute itzulita. Euskarazko itzulpena Zuriñe Barrerek egin du eta frantsesezkoa, berriz, Celine Escorrouk.
‘Abbadie. Jakintsua eta bere garaia’
Iñigo Sagarzazu Altuna
Euskarazko itzulpena: Zuriñe Barrere.
Frantsesezko itzulpena: Celine Escorrou.
Elkar eta Gipuzkoako Foru Aldundia
2025
165 orrialde.