Rob Taggart (Getty Images)
Munduan pasieran

Milaka bisitari Ngorongoron

Ngorongoroko Kontserbazio Eremuak -Unescok gizateriaren ondare izendatutakoa- ia milioi bat turista erakartzen ditu urtero. Kraterraren inguruetan, beraz, ehunka ibilgailu pilatzen dira egunero, ilara luzeak eraginez. Bertako basa-bizitza aberats ikusgarria gertutik behatu nahi duten bisitariak nonahitik heltzen dira Tanzaniara.