Munduan pasieran
Brigitte Bardot, gogoan Saint-Tropezeko kaleetan

Urte hasieran 91 urterekin hildako Brigitte Bardot, aktorea, abeslaria eta modelo frantsesa izandakoa, oraindik presente dago munduko hamaika txokotan, baina, batez ere, Saint-Tropezen. Bertan jaio zen eta bertako zenbait dendatako erakusleihoak ‘mozorrotu’ egin dira 1950-60ko hamarkadetako ikono izandakoaren omenez.