Egin planak
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia
Irailak 25-Abenduak 13
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 51. edizioak 34 ikuskizun eskainiko ditu, 47 saiotan banatuta.
Nazioarteko zazpi proposamen, tokiko sorkuntzako erabateko sei estreinaldi, Euskal Herrian lehen aldiz ikusiko diren sei lan eta euskarazko zazpi ikuskizun eskainiko ditu.
Kepa Errasti, Mireia Gabilondo, Dorleta Urretabizkaia, Aizpea Goenaga eta Joseba Apaolaza sortzaileez gozatzeko aukera izango da, baita Tanttaka, Txalo Producciones eta Teatro Paraiso konpainien lanez ere.