2024 ABEN. 20 Gaur X urte Estatu Batuek Panama indarrez hartu zuten duela 35 urte Panama indarrez hartu zuen AEBtako armadak duela 35 urte. Giza Eskubideen Batzordearen arabera, 2.000 eta 3.000 pertsona artean hil zituzten gutxienez eta Panamako hodi komunetan edota Latinoamerikako base militarretan omen daude lurperatuta. AEBtako armada Panaman. (Wikipedia) GAUR8 Ameriketako Estatu Batuek 1989ko abendauren 20tik 1990eko urtarrilaren 31ra bitartean Panaman burutu zen inbasioa izan zen «Panamako estatubatuar inbasioa» edota «Arrazoi Justua Operazioa» izenez ere ezagutua. Gerra Hotza amaitu eta Berlingo Harresia erori ostean gertatu zen, Estatu Batuek Panama indarrez hartu zutenean. XX. mende osoan AEBek Panamako kanala kontrolatuta izan zuten. Ondorioz, herrialdea ekonomikoki zein militarki kontrolatuta zuten. Pentagonoak bere base estrategikoenak han egin zituen eta Ameriketako Eskola ere sortu zuen. Bertan trebatu eta hezi zituen Latinoamerika osoko armadaburuak eta talde paramilitarrak, ondorenera mugimendu komunistak suntsitu eta gobernu sozialisten aurkako estatu kolpeak egingo zituztenak trebatze asmoz. Jasotako datuen arabera, Panama indarrez hartzeko AEBk 26.000 soldadu bidaltzeaz gain, bertan jada beste 12.000 zituen. Puntako teknologia militarra erabili omen zuten operazioan. Helburu ofiziala Noriega eta bere 12.000 soldaduko armada boteretik kentzea zela esan zuten baina soldaduak zibilak bizi ziren lekuetara ere sartu ziren, eta haien babesa ziren enbaxada eta eraikin publikoak suntsitu zituzten. Bilbon bizi eta Euskal Herriko hedabideekin jardun zuen Juantxu Rodríguez kazetaria bertan tiroz hil zuten militarrek.Amerika Erdialdeko Giza Eskubideen Batzordearen arabera, 2.000 eta 3.000 pertsona artean hil ziren gutxienez eta hildakoak Panamako hobi komunetan edota Latinoamerikako base militarretan omen daude lurperatuta. Bestalde, 20.000 pertsona inguruk etxea galdu zuten, horren truke diru-laguntzarik jaso gabe.