2025 URT. 07 Photo-Araba artxiboak 200.000 irudi baino gehiago zabaldu ditu Arabako Foru Aldundiaren irudi historikoak bilzten dituen Photo-Arabak 200.000 irudi baino gehiago zabaldu ditu jada. Emandako datuen arabera, 40.000 lagunek baino gehiagok erabili dute ataria, eta milioi bat kontsulta baino gehiago egin dira. Argazki historikoen artxiboko atarian ikusgai dagoen irudietako bat. (PHOTOARABA) GAUR8 Photo-Araba Arabako Foru Aldundiaren irudi historikoak zabaltzeko atariak 200.000 irudi baino gehiago zabaldu ditu jada libre eta doan, eta, hori ospatzeko, bi argazki erakusketa berri argitaratu ditu: ‘Villarruinas. Gerra Zibila Araban’ eta ‘Hemen petrolioa dago!’.Lehenengo erakusketa German Ruiz Llano historialariak egin zuen, eta 1936ko Gerran Araban izandako Legutioko batailak ekarri zuen eraikin eta azpiegituren suntsipena aztertzen du.Borrokaldiak amaitu zirenean, 1936ko abenduan, Legutiori ‘Villarruinas’ ezizena jarri zioten. Elizetan izandako kalte handiek ondare historiko eta artistikoaren galera izugarria eragin zuten, erakusketako argazkietan ikus daitekeenez. Argazki horietako batzuk inoiz argitaratu gabeak dira.Bigarren erakusketan, berriz, Kepa Baquedanok publiko orokorrarentzat ezezaguna den istorio bat kontatzen du irudien bidez. 1960ko hamarkadan petrolioa eta gasa esploratzeko gune garrantzitsua izan zen Araba, eta 50 zundaketa baino gehiago egin ziren. 1973ra arte, Estatu esapinoleam 4.900 metro baino sakonago heldutako bost zundaketa baino ez zeuden, eta haietako lau Araban zeuden. Garai hartan aurkitutako gas hobi batzuk oraindik bere horretan daude.Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak Photo-Arabaren garrantzia gogorarazi du: «Interneteko atari hau 40.000 pertsonak baino gehiagok erabili dute 2022ko ekainean sortu zenetik, eta milioi bat kontsulta baino gehiago egin dira».EAE mailan, proiekturik aktiboenetakoa dela nabarmendu du. Asmoa, gainera, «datozen urteetan hazten jarraitzea» da, «bilduma berriak gehituta, Arabako argazkigintzaren historiaren erreferente nagusi bihurtu arte».