2015 MAI. 30 Gizonezkoak itsasoa dauka, emakumeak, badia Juantxo EGAÑA Argazki eder hau XX. mende hasieran jasotakoa da. Garai hartan, Bermeok 9.600 biztanle inguru zeuzkan eta arrantza zen bere ekonomiaren motorra. Kontserba-industria goraka hasia zen, eskabetxearena batez ere. Emakumeak pisu handia zeukan lan munduan; sarein jardunean, arraina saltzen, saskiak garraiatzen... eta, aldi berean, zaintza lanetan aritzen zen. Victor Hugok garbi asko ikusi zuen Euskal Herrira etorri zenean; «gizonezkoak itsasoa dauka, emakumeak, badia». Goiko irudia Enrique Guinea (1875-1944) gasteiztarrak egindakoa da. Argazkigintza zalea zen eta izen handiko aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak, “Novedades”, “Blanco y Negro” eta ”La Esfera” argitalpenetan, besteren artean. Zenbait sari ere jaso zituen bere lana goratuz. Guinearen lanak izaera dokumental nabarmena dauka: garaiko bizimoduaz gauza asko kontatzen dituzte bere argazkiek.