2015 ABEN. 26 Euskaldunako guda: Liskar artean ateak itxi zituen ontziolaren istorioa Juantxo EGAÑA 1984. urtea. Bilboko Euskalduna ontziolako langileek matxinadari ekin eta enpresaren itxieraren aurkako mobilizazioak hasten dituzte. Asanblada, itxialdi eta abarren bidez 2.471 langile zituen ontziolaren itxiera galaraztea dute xede; ontziolak 1988. urtean itxi zituen ateak azkenean. Itxieraren aurkako mobilizazioak egin ziren garaian langileen eta indar armatuen arteko liska ugari eman ziren. Imanol Garcia da argazkiaren egilea. “Egin” egunkarian hasi zuen bere ibilbide profesionala, baina “Anaitasuna”, “Askatasuna”, “Punto y Hora de Euskal Herria” eta “Zeruko Argia” gisako hedabideentzako ere egin zituen kolaborazioak. Euskal gatazkaren harira egin zituen argazkiek hainbat hedabide europarren arreta jaso zuten.