2016 URT. 02 BEÑAT GAZTELUMENDIK GIPUZKOAKO TXAPELA Azken eguneraketa: 2016 URT. 02 - 18:32h Maiatzean abiatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta abenduaren 19an iritsi zen azken geltokira, Illunbeko finalera. Hirugarren finala Illunbeko plazarentzat eta hirugarren finala Beñat Gaztelumendi añorgatarrarentzat. Eta, hirugarrenean, bai, txapela etxeratu zuen. Oholtzan zein oholtzatik behera hazi den bertsolaria da añorgatarra, eta ibili behar duen bidea gero eta argiago duena. Alaia Martinekin iritsi zen buruz burukora eta erremate gogoangarria eman zioten elkarlanean, belaunaldi berri baten erakusgarri. Jendetsua izan da Gipuzkoako Txapelketa eta Illunbeko finalean 7.200 bertsozale bildu ziren.