GAUR8 - mila leiho zabalik

Udarregi gogoan, artista eta bertsolarien artean


1966ko apirilaren 28an Gaur taldearen esposizio bat inauguratu zuten Donostiako Barandiaran galerian. Arturo Delgado argazkilaria, Arturo el del puro bezala ezagutzen zena, izan zen esposizioari loturiko argazki ezagunenak egin zituena. Ia hilabete batera, maiatzaren 22an eta Usurbilen, Remigio Mendiburu eskultoreak Juan Jose Alkain, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura bat inauguratu zuen. Artze anaiek antolatu zuten inaugurazio ekitaldia eta bertan izan ziren Gaur taldeko hainbat kide, hala nola: Jorge Oteiza, Jose Antonio Sistiaga, Rafa Ruiz Balerdi, Zumeta eta obraren egilea bera, Remigio Mendiburu. Era berean, Xalbador, Lazkao Txiki, Uztapide eta Basarri bertsolariek ere parte hartu zuten ekitaldian. Arturo Delgadoren irudian, Udarregiren omenezko eskultura ageri den honetan, Gaztelu apaiza, Remigio Mendiburu bera eta Jorge Oteiza eskultoreak ageri dira, besteak beste.