2021 UZT. 17 ETA MAITA HERRIA... (HIRUGARREN ATALA) Patxi lanean hasi da Iruñean. Bertan langile borrokalariak topatu ditu, baina baita eskirolak ere, eta bi taldeen arteko liskarra piztu da. Luze gabe, Polizia agertu da eskirolen defentsan eta borrokalariei oldartu zaie. Zenbait langile zauritu ditu, baita beste batzuk atxilotu ere. Haira ARIZTEGI Gerardo MUNGIA 1. KANTOREA: Gure Herrian balitz (balada) Sortu nintzen herria; ez dut bertzerik jakin. Baketsu zen lekua; ingurunea zilin. Haurtzaroa han emanda, bizitu hobekienik: Eguneroko eskola, ugaldea, ezkerpareta... Manaerrazak ginen ere etxeko lanetan. Igandero mendirat ta ondoko aperitifa... Bazkalondoan, salan, nagusien mus partida. Alta haurtzaroa laster iragaiten da eta ohartu baiko gizona nintzen; bris-brau! “Zokotik atera behar ta kaiola zapuztu”. Bizi naizen hirian maiteñoa dut ezagut. Bera da ene izarra, izan gau ala egun. Kolorez beztitzen da, hippy bezain lakrikun. Bizi naizen hirian maiteñoa da haizea. Bera da ene argia, bakarra eta lehena. Kolorez betetzen nau, osoki zait ñapur. Maitaleen egunak, barneko samurtasun. Sortu nintzen herria dakusat lühartzean Maiteñoa dut ondoan; xurxurikatu dut: Hau urostasuna hau! Gure herrian balitz! Arizale guziak taulatik erretira. 1. SATANERIA Jelki oholtzara Kerra eta Pokerra satan gehienak. Bazterrak nahastera datoz. Kerra. 32. Noiztik hi Euskal Herrian? Erradak zertan Pokerra! Haran idor hauetarik… Haugu zabaltzerat herra! Pokerra. 33. Luziferrek manatu dik eskualdea nahasi. Iñorant gure alde jarriko diagu Patxi. Kerra 34. Jada laborantza utzi. Lantegian kopetatsu. Abertzaleekin bihurri. Borrokarako egartsu. Pokerra 35. Fabrikako nagusia infernuko anaidian. Honek otzanduko dik. Dasta ditzan ilintiak! Kerra 36. Kasu horrekin Pokerra! Agian iduri ergela. Behazak zezena baituk, nehondik nehorat itela Pokerra 37. Armadak gizona gizon, lanak jendea jende. Liberti gitean Kerra! Dagigun menderik mende… Kar, kar, kar... Satanak oholtzatik erretira borta gorritik. 3. JELKALDIA Patxi Iruñerat abiatu da; laster lantegi batean kontratatu dute. Hiri handian plantatzen da. Gaur lehenbiziko laneguna du. Lankideekin goizeko hamarretako geldialdiaz gozatzen ari da. Jelki taulara Patxi eta fabrikako langile zintzoak, borrokalariak. Patxi 38. Jada fabrika honetan. Seiehun langile bederen. Soldata onesgarria. Bizi izateko hobekien. 39. Auto xumea badaukat. Herrirat ahal dudan ber. Hemen, Iruñean bizi naiz ganer batean, bereber. Atxen (langilea) 40. Nik sei urtez lantegian. Nintzenetikan gaztetxo. Hemen segitu beharko. Oraino ez bainaiz ito. Anabel (langilea) 41. Ez da bakarrik soldata elikatzen gaituena. Mundua hunki behar da. Langileen itxaropena. Modesto (langilea) 42. Aizu Patxi, sindikatan, komitean saia zaitez... Denok batera arraunean. Aitzin borrokaren bidez. Patxi 43. Langile mugimenduak isuri du hainbertze odol… Ni ez fabrikan, ez nehon, ez naiz izanen eskirol. Esther (langilea) 44. Kasu konpaiak! Badatoz Zorri, Purnas, Kakalardo… Traidoreak, salatiak… Zinez, handia da saldo... Langile horiak edo eskirolak, taulara jalgitzen dira. Mehatxuka, erasokor. Uste dute “beren” lantegia dela, haiek ere bide batez nagusiak direla. Gixot hauek! Purnas (langile horia) 45. Zertan ari zarete zuek? Nagikerietan ote? Ala azpijokoetan? Lanerat joan, bizkor, fite! 46. Errestaliko saguak. Zintzamari alferrontzi. Bakarrik zuek ikusiz erraiak zaizkit nahasi. Beltzuntza (langile horia) 47. Papoa hanpatzen zaizue heiagoraz eta elez. Kiorik ez mihi puntan, auriaka edo negarrez. 48. Zer jende klasa zarete? Intxaur guti arroitu anitz. Pataskatuko zaituztet. Zatzaizkidate nakaitz. Isa (langilea) 49. Zuek beti berdin hertsatzen, mehatxatzen, ofentsatzen… Ipurdiak milikatzen. Bizitzea garrantzatzen. Kakalardo (langile horia) 50. Ixo, axut emakume! Hara, ezkon zaitezte! Haurdunaldiak egiten, zuek, emazteak, emazte! Zorri (langile horia) 51. Zigor ezar diezazueten! Baitzarete managaitzak. Gure lepotik ez barre! Har itzazue erratzak! Langile zintzoak 52. Alde, utikan txatxuak! Jadanik gibeleratu! Eta burua plegatu ala egurra dastatu. Bataila. Jelki poliziak, jujea eta fabrikako nagusia taularat (borta gorritik). Langile horien, eskirolen, laguntzera doaz. Poliziek gomazko pilotak eta ke potoak jaurtikitzen dituzte. Liskarrean gazte bati begi bat leherrarazi diote... Langile zintzo zenbait atxilotuak eta kolpatuak gertatu dira. Txakurren artean ere batzuk kolpaturik. Guziak erretira beren ateetarik. Agertokia hutsik geratzen da. Jelki poliziak, jujea eta fabrikako nagusia taularat. Langile horien, eskirolen, laguntzera doaz. Poliziek gomazko pilotak eta ke potoak jaurtikitzen dituzte. Liskarrean gazte bati begi bat leherrarazi diote... Patxi Iruñerat abiatu da; laster lantegi batean kontratatu dute. Hiri handian plantatzen da. Gaur lehenbiziko laneguna du. Lankideekin goizeko hamarretako geldialdiaz gozatzen ari da