
Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogoratzeko sortu zen 1512-2012 Nafarroa Bizirik herri ekimeneko kideek erakunde publikoek konkistaren inguruan izan duten jarrera salatu dute. Gaur eman duten prentsaurrekoan, konkistaren harira instituzio publikoek egiten duten irakurketaz bestelako gogoeta bat aldarrikatu dute.
«Oztopo eta zailtasunak gaindituz» eremu ezberdinetako nafar askorengana heltzea lortu dutela aipatu dute eta aurrera eramandako ekimenen bidez «nafar askok iraganera begiratzeko izan duen beldurra galdu du».
Ekimenaren helburu nagusia konkistaren inguruko eztabaida publikoa sustatzea dela azaldu dute. Konkista «berdinen arteko hitzarmena» izan zela dioen interpretazioa ukatu eta gertakariaren ostean Nafarroak garai «gogorra» bizi izan zuela gogoratu dute.
Kongresu espainolaren aldetik jaso zuten tratua gaitzesteko baliatu dute arlo desberdin askotako lagunen presentzia izan duen prentsaurrekoa.
Hilaren 16an ospatuko den Nafarroa Bizirik egunean parte hartzeko deia ere egin dute.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»



