NAIZ.INFO
BILBO

Aske daude atzo Bilbon atxilotutako lau lagunak

Aitor Fernandez, Urtzi Martinez, Jon Telletxea eta Irantzu Yaldebere, Ertzaintzak atzo Bilbon atxilotu zituen lau lagunak, aske daude.

Atzoko atxiloketak salatzeko emandako prentsaurrekoa. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Atzoko atxiloketak salatzeko emandako prentsaurrekoa. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Aitor Fernandez, Urtzi Martinez, Jon Telletxea eta Iranzu Yaldebere atzo atxilotu zituen Ertzaintzak Bilbon, martxoaren 29ko greba orokorrean izan ziren istiluetan parte hartzea leporatuta. Yaldebere, adin txikikoa, arratsaldean utzi zuten libre eta bihar epaiketa azkarra egingo diote.

Gainontzeko hirurak, berriz, gauean askatu zituzten, epailearen aurretik igaro ondoren, ‘Bilboko Branka’k azaldu duenez.

Atzo iluntzean manifestazioa egin zuten Deustun atxiloketak salatzeko.