NAIZ.INFO
DONOSTIA

1-0 irabazi dio Euskal Herriko emakumeen selekzioak Eslovakiari

Euskak Herriko emakumezkoen selekzioak 1-0 irabazi dio Eslovakiari Anoetan jokatu duten partidan. Arrate Oruetak sartu du neurketako gol bakarra, 9. minutuan. 7.000 lagun inguru bildu dira estadioan.

Bi taldeetako jolakariak, zelaira irteteko unean. (Conny BEYREUTHER/ARGAZKI PRESS)
Bi taldeetako jolakariak, zelaira irteteko unean. (Conny BEYREUTHER/ARGAZKI PRESS)

Kontseiluak, ESAITek eta Euskal Herria Kirolak antolatutako Euskal Herria-Eslovakia emakumezkoen futbol partida 1-0 amaitu da. Anoetako estadioan jokatu den neurketako gol bakarra Arrate Oruetak sartu du, 9. minutuan.

‘Hamaika gara’ lelopean antolatu dute euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldeko festa. Goizean goizo hasi da mugimendua Anoeta inguruetan, hainbat ekimen baitzeuden antolatuta arratsaldeko partidarako giroa berotze asmoz.

13.00etan egin dute eguneko ekitaldi nagusia.

Neurketa ostean ere jaiak jarraituko du. 18.15etan Bide Batez taldearen kontzertua izango da eta 19.15etan DJ Bull-ek jarriko du giroa.

Gaurkoa izan da emakumezkoen selekzioak Euskal Herria izenarekin jokatzen duen lehen aldia. 7.000 pertsona inguru izan dira partida ikusten.