NAIZ.INFO
CINTRUENIGO

Langile bat zauritu da Cintruenigoko okindegi batean

Langile bat zauritu da gaur goizaldean Cintruenigoko okindegi batean izan den istripuan.

Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, Cintruenigoko okindegi batean lan istripua izan da gaur goizaldean.

55 urteko langile bati makina batek eskua zanpatu dio goizeko 5.00ak aldera eta Tuterako ospitalera eraman behar izan dute. Foru Poliziak ikerketa hasi du istripua zergatik gertatu den argitzeko.