
Iruñeko Udalak sanfermin jaietarako eskatu zuen gunea ukatu diola adierazi du Gora Iruña plataformak. Udalaren jarrera «itxia» dela salatu dute eta haien jai eredu «pribatizatzailearen» aldean, parte hartzean oinarritutako sanferminak aldarrikatu dituzte eman duten prentsaurrekoan
Alkatetzarekin izan dituzten harremanak ez direla egokiak izan aipatu dute, aldiz, oposiziaoren jarrera txalotu nahi izan dute arazoa konpontzeko egin duen ahaleginagatik.
Sanferminak «interes ekonomikoetan» oinarrituta daudela uste dute eta «parte hartzea eta auzolana» oinarri izango dituen jaiak aldarrikatu dituzte.«Sanfermin koloretsuak geuk egiten ditugu», aipatu dute.
Programa osatua zutela adierazi dute eta eginiko lanarekin jarraituko dutela aurreratu dute, «nahiz eta ekimenak guk nahi genuen gunean ez izan».
Bihar 21.30ean Udaletxeko Plaza okupatzeko deia luzatu dute eta aurrera begira mobilizazio gehiago iragarri dituzte. Egoerari irtenbidea emateko bilera eskatu diote Enrique Maya alkateari.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
