
Ordiziako alkate Igor Egurenek, Gasteizko zinegotzi Iratxe Lopez de Aberasturik eta Daniel Olzamendi Izpurako alkateak ezagutzera eman dute Iruñeako Baluarte jauregian Udalbiltza berrantolatzeko batzorde bat osatuko dela.
Zazpi herrialdeetako mila hautetsi baino gehiagok eman diote sostengua ekimenari aurreko Udalbiltzako kideak izandako hainbat ordezkari izan dira bileran.
Loren Arkotxa Udalbiltzako lehendakari ohiak hartu du hitza eta garai politiko berriak instituzio nazionala berriro martxan jartzea eskatzen duela adierazi du. Aldi berean, Udalbiltza eta Udalbide batzearen aldeko deia egin du.
1999an Udalbiltza sortu zenean onartutako bost puntuetan oinarrituko da instituzio nazionala. Lehenak, Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzen du. Bigarrenak, Udalbiltzaren helburua lurraldetasunean oinarriturik Euskal Herriaren egituraketa politikoa indartzea dela adierazten du. Hirugarren puntuak, Udalbiltza indarrak biltzeko asmoarekin sortzen dela adierazten du, eta, horretarako, maila nazionalean dinamika politikoak bultzatuko dituela gaineratu.
Laugarren puntuak, berriz, udalen garrantzia nabarmentzen du, Udalbiltzak ateak guztientzako zabalik dituela eta herri eta lurralde desberdinen arteko elkarlana bultzatuko duela gaineratuz. Azkenik, Udalbiltzak nazioartean Euskal Herria nazioa dela irudikatu eta aldarrikatuko duela dio.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko

