Naiz.info
Iruñea

Nafarroako Gobernuak eta Osasunak taldearen zorra atzeratzea adostu dute

Nafarroako Gobernuak eta Osasunak talde nafarrak duen zorra hamar urtez atzeratzea adostu dute.

Osasunako presidente berria, Miguel Archanco, Pachi Izcorekin. (Lander FDZ. ARROIABE/ARGAZKI PRESS)
Osasunako presidente berria, Miguel Archanco, Pachi Izcorekin. (Lander FDZ. ARROIABE/ARGAZKI PRESS)

Hala adierazi du Osasunako presidente berri den Miguel Archancok, atzo Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilari Lourdes Goicoechearekin bildu ostean. Oraindik hari batzuk lotzeke daudela esan du, baina akordioa uztaila amaieran sinatuko dute.

«Sanferminen ondoren, uztaila amaieran, Osasunak eta Nafarroako Gobernuak zorra atzeratzea onartzen duen hitzarmena sinatuko dugu». Akordioak bi oinarri nagusi izango ditu: Batetik, zorraren ordainketa hamar urtez atzeratuko da eta, bestetik, Osasunak ordaintzeko konpromisoa adieraziko du.

Archancok gaur bertan hartu du ofizialki Osasunako presidente kargua, hamar urtez bere lekuan egon den Patxi Izcori lekukoa hartuz.