Naiz.info
Caracas

Sao Pauloko Foroak Euskal Herrian irekitako aro politiko berriari ongietorria eman dio

Sao Pauloko Foroak Euskal Herriak bizi duen egoera politikoari buruzko ebazpena onartu du eta gobernuei eta eragileei konponbide prozesu baten aldeko jarrera izateko eskatu die.

Sao Paoloko Foroak Aieteko Nazionarteko Konferentzia eta ETAk ekintza armatuak uzteko erabakia historikotzat jo ditu eta Aieteko adierazpenak jasotzen duen azken puntuari erreferentzia eginez, gobernuei eta eragile politiko ezberdinei dei egiten die gaztazka politikoaren jatorri eta ondorioei aurre egingo dien konponbide prozesu baten aldeko jarrera hartzeko.

Asier Altuna eta Xabier Mikel Errekondo, Amaiurko diputatua, Venezuelako Caracas hirian ospatu den Sao Paoloko Foroaren XVIII.en biltzarrean parte hartu dute.

Errekondoren arabera, «bakea, nazio subirautza eta deskolonizazioaren» inguruko seminarioan parte hartu du Puerto Rico, Sahara, Argentina, Venezuelako eta beste hainbat herrialdeetako ordezkariekin batera.

Topaketa hori Venezuelako Asanblada Nazionalaren egoitzan ospatu da eta bertan Argentina, Bolivia, Ekuador, Siria, Errusia, Vietnam, Alemania, Estatu espainola, Grezia, Palestina, Paraguay, Venezuela eta munduko beste hainbat herrialdeetako 80 parlamentari baino gehiagok hartu dute parte.