GARAko irakurleekin bat egin eta neure pentsamolde eta pasadizoak kontatzeko aukera baliatuz, datozen egunetako batean jorratuko dudan beste gai bati buruz aritzea nuen buruan. Tourra, munduko karrera onena da mediatikoki, baina guretzat, txirrindulariontzat, Azpeitia alde horretan esaten den moduan, txerrikei bat da askotan. Zer kristo da ba Austrian autobusean hotelera bidean noala Txurruk lepauztaia apurtu duela jakitea? Hori gutxi ez balitz, Astar ere, beste zartateko bat hartuta, etxera bidean da, Euskaltel Euskadi zazpi txirrindularirekin utzita!
Rojas murtziarrari irakurri nion, bere erorikoaren ondoren, lasterketa hau, munduko onena izan daitekeela, ala, berak ongi zioen bezala, «la mas perra». Baina oso perra izanagatik, sekula ez da zilegi hiru aldiz lasterketa eroriko madarikatu horietako bategatik utzi behar izatea Ametsi gertatu zaion bezala.
Txurru eta Mikel lagunak, ezer gutxi egin dezakegu guk hemendik, baina, jakin dezazuela, zuen gorputz eta moralean duzuen adina min ez izan arren, seko penatuta eta lur jota geratu garela. Dena eman dizuen lasterketa hau, aurtengoan, txerrikeria hutsa izan da zuentzat, baina, besteren batean, zortea lagun, berriz ere zuen izarrak dirdira egingo du le Grand Bouclen.
Ez etsi eta aurrera bolie!!!

ZETAKek etorkizun distopikoaren ateak ireki ditu MITOAROA III ikuskizunarekin

La conjura de los medios para acabar con Pedro Sánchez

La sokamuturra de la discordia en Eibar, con protesta y policías, y con la bendición de Andueza

Gasteizen aurkeztuko du Zetakek ‘Km0’ proiektu berria: urtarrilaren 16, 22 eta 23an
