
«Bateragune» auziaren harira espetxeratu eta kondenatutako bost militante independentistak –Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta– mila egun bete dituzte gaur espetxean.
Horren harira, gaur Twitterren #mila hashtag-a zabaltzeko deia egin dute.
Otegi eta Diazi hamarna urteko espetxe zigorra ezarri zien iaz Auzitegi Nazional espainolak, eta zortzina urtekoa Rodriguez, Zabaleta eta Jacintori.
Joan zen maiatzean, Auzitegi Gorenak zigorra berretsi zuen guztientzat, nahiz eta kartzela urte kopurua zertxobait murriztu zuen: seina urte eta erdi Otegi eta Diezentzat, eta seina gainontzeko hirurentzat.
Vilaweb-en editoriala euskaraz
Vilaweb.cat atariak editorial berezia egin du gaur «Bateragune» auziaren harira, euskaraz, ‘Otegik mozorroa erortarazten du’ izenburupean.

Detenido en Gipuzkoa un menor considerado referente de la extremista Red 764

Aires de reconquista rojigualda con motas de insumisión parda

Al menos 90 fallecidos en la frontera de Ceuta, que Sánchez atribuye a «las mafias»

Gasteiz se prepara para despedirse del coso diez años después de la última feria taurina
