Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko zuzendariaren aurkako sententzia baloratu dute gaur goizean Rebeka Ubera eta Iban Asenjok EH Bilduren izenean. Gipuzkoako Auzitegiak hartutako erabakiak egiaztatzen du Foru Ogasunaren kudeaketan izandako «jarrera iluna eta ustela», eta horregatik galdegi die EAJri delitu horren ondorioz izan daitezkeen erantzukizun politikoak argitzeko.
«EAJk kudeatzen zuen Ogasun Saila Jose Maria Bravo Irungo Ogasunaren arduradunak gipuzkoar guztiei lapurtu eta iruzur egin zien», esan dute, «inolako kontrolik gabe».
Gipuzkoako Ogasunean «inoiz izan den iruzur eta gertaera larrienaren aurrean gaudela inork ezin du zalantzan jarri», nabarmendu dute.
Beren iritziz, «hauxe da Urkullu jaunak saltzen digun EAJren kudeaketa eredua». EH Bilduk «zentsuratu eta gaitzetsi» egin du, eta lehentasunen artean ezarri dituzte «herritarren ongizatea» eta «kudeaketa garden, zorrotza eta herritarren begietara irekia egitea».

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos

