NAIZ.INFO
PASAIA

Kaikuk irabazi du Iberdrola Bandera Pasaian

Kaikuk irabazi du Pasaian jokatu den Iberdrola Bandera. Sailkapen nagusian Hondarribia harrapatu du.

Kaikuko trainerua, gaurko erlojupekoan. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Kaikuko trainerua, gaurko erlojupekoan. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Kaiku izan da azkarrena Pasaian erlojuaren aurka jokatu den estropadan, 20 minutu, 11 segundo eta 18 ehunenekorekin.

Bigarren posturako lehia oso estua izan da, izan ere hiru traineru segundu bakar batean sartu dira: Tiran, Hondarribia eta Urdaibai. Kaikuk hamabi segundutik gorako aldea atera die.

Horrenbestez, San Miguel Ligako sailkapen nagusian bi puntu kendu dizkio Kaikuk Hondarribiari eta orain berdinduta daude bi taldeak, 97 punturekin.