
ACT Ligako lidertza lortu du Kaikuk Getxoko ikurriña irabazi ondoren. Larunbatean Pasaiako erlojupekoan azkarrenak izan ziren eta gaur ere berdina egin dute.
Gainera, Hondarribiak huts egin du -seigarren tokian bukatu du estropada- eta bost puntutako tartea sartu dio sailkapen nagusian.
Kaiku lehen postuan kokatu da 109 punturekin eta Hondarribiak 104 ditu. Urdaibai hirugarrena da 95 punturekin eta Tiran laugarren tokian kokatu da 88 punturekin.
Getxoko uretan ospatu den estropadako beste garailea Tiran izan da, bigaren tokian bukatu baitu 5 segundutara. Urdaibai hirugarrena izan da 12ra eta San Juan laugarrena 16ra.
Esan bezala, Hondarribiak seigarren tokian bukatu du 19 segundutara.

Euskal Herria
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Musika
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osasuna
Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Euskal Herria
En la ‘rotonda’ de Europa, Euskal Herria se enfrenta a «una avalancha blanca» de cocaína

Osasuna