
Sugoi Uriartejudoka gazteiztarra Olinpiar Jokoetako final erdietarako sailkatu da. Bere lehenengo Jokuak izanda maila handia ari da ematen Uriarte.
Finalerdian ordea, ezin izan du Miklos Ungvari hungariarra gainditu eta brontzesko domina lortzeko aukera izango du.
Sugoi Uriarte judoka gasteiztarrak lehen kanporaketa gainditu du Franceso Faraldo italiarra ippon baten bitartez gainditu ondoren. Minutu bat eta 46 segundu bakarrik iraun ditu borrokak.
Daniel Garciari irabazi dio gero eta final laurdenetan Tarlan Karimov azerbaiango judoka gainditu du.
Bestalde, Ander Elosegik sailkatzekoa dauka piragusimoan eta Estatu espainoleko futbol eta eskubaloi selekzioak ere partidak dauzkate gaur. Euskal Herriko zortzi jokalari ari dira bi talde horietan.
Informazio gehiago NAIZ-ek Olinpiar Jokoak jarraitzeko sortu duen web gune berezian.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
