Londresko Olinpiar Jokoen hasieran domina olinpiko bat lortzeko hautagai nagusienetakoak ziren Xabi Fernandez eta Iker Martinez belako 49er modalitatean. Gauzak, ordea, ez zaizkie nahi adina ondo atera.
Hasierako egunetik hasi zitzaizkien gauzak okertzen eta maldan gora egin izan behar dituzte estropada gehienak. Txapelketa irregularra egiten ari direla esan daiteke, postu onak eta txarrak tartekatuz.
Dominetatik urrun egonda ere, azken estropadaraino irits daitezkeela ematen du, txapelketan zehar egin duten ibilbidea makilatuz.
Bestalde, eskubaloiko emakumezkoen espainiar selekzioak partida du gaur arratsaldean Suediaren aurka. Neurketa onak egin ditu azken aldian Nely Carla Albertok eta ematen ari den mailari eusten ahaleginduko da.
Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia jarraitzeko sartu NAIZen webgune berezian.

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
