Naiz.info
Londres

Ainhoa Murua eta Zuriñe Rodriguez, triatloi proban

Goizeko 10.00etan hasiko da Hyde Parken ospatuko den triatloi proba. Hodei Mazkiaran ere pistako txirrindularitzan artituko da.

Zuriñe Rodriguez eta Ainhoa Murua triatletak. (BAT Basque Team)
Zuriñe Rodriguez eta Ainhoa Murua triatletak. (BAT Basque Team)

Ainhoa Murua eta Zuriñe Rodriguezen ordua iritsi da Londresen. 10.00etan abiatuko da emakumezkoen triatloi proba.

Murua zarauztarra diploma lortzen saiatuko da 2012an 15. tokian amaitu baitu munduko ranking-ean.

Bestalde, Hodei Mazkiaran pistako txirrindularitzan arituko da.

Jarraitu informazio guztia NAIZ-en webgune berezian.