NAIZ.INFO
LONDRES

Espainiako eskubaloi selekzioak galdu egin du sailkapen faseko azken partida Kroaziaren aurka

Espainiako gizonezkoen eskubaloi selekzioak 30-25 galdu du Olinpiar Jokoetako sailkapen faseko azken partida Kroaziaren aurka. Hala ere, final laurdenetarako sailkatu dira.

Julen Aginagalde irundarra Kroaziaren aurkako partidan atera jaurtitzen. (Javier SORIANO/AFP)
Julen Aginagalde irundarra Kroaziaren aurkako partidan atera jaurtitzen. (Javier SORIANO/AFP)

Hirugarren postuan amaitu du Espainiako gizonezkoen eskubaloiko selekzioak Olinpiar Jokoetako sailkapen fasean. Modu horretan, final laurdenetarako txartela lortu dute.

Gaurkoan galdu egin dute 30-25 txapelketako sentsazioa den Kroaziaren aurka. Mikel Agirrezabalaga izan da euskal kirolarien artean hoberena, bi gol sartu ditu eta. Julen Aginagalde eta Edu Gurbindok gol bana sartu dute.

Datorren asteazkenean jokatuko dute final laurdenetako partida, Frantzia edo Suediaren aurka.

Jarraitu Olinpiar Jokoak NAIZen webgune berezian.