Mikel Egibar preso zizurkildarraren senideek istripu larria izan zuten asteartean, Zuerako espetxetik Euskal Herrira itzultzen ari zirela.
Emaztea eta bi seme-alabak Zaragozako erietxe ezberdinetan ospitaleratu zituzten eta egungo egoera «egonkorra baino larria» dela adiearzi du Etxeratek ohar bidez.
12 urteko alabaren egoeraren inguruan, hasiera batean lesio larririk ez zuela uste zen arren, bosgarren ornoa zanpatua eta lekuz mugitua duela jakinarazi du elkarteak. Dagozkion zaintzak jaso ahal izateko Muigel Servet Ospitalean jarraitzen badu ere, datozen egunetan Euskal Herriko erietxe batera ekarriko dute haurra, zaintzak Euskal Herrian bertan jaso ahal izateko.
Hamalau urteko semeak humeroa hautsita du, eta ebakuntza egin behar diote; baina, bera ere Euskal Herriko erietxe batera ekarriko dutela eta ebakuntza bertan egingo diotela nabarmendu du.
Bikotea da egoera larrienean aurkitzen dena. Sedatuta jarraitzen du, eta ebakuntza egin behar diote. Berak Zaragozako Ospitalean jarraitu beharko du ospitaleratua, Etxeraten arabera.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu




