Lokarrik, ohar bidez, txalotu egin du Jose Luis de Castro epaileak Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna onartu izana eta «konponbide partekatuen garai baterantz aurrera egiteko ezinbestekotzat» jo du «pertsona guztien giza eskubideak bermatzea eta errespetatzea, desberdintasun eta bazterketarik gabe». «Legediak hala baimendu eta exijitzen du eta erabaki honen bidez konfirmatu da», gaineratu du.
Bere iritziz, «gizarte sektore, eremu juridiko eta politiko guztietatik elkarbizitza baketsu eta ez-baztertzaile bat eraikitzen laguntzeko momentua da».
Ildo horretatik, oraindik gaixorik eta preso dauden 13 euskal herritarrez mintzatu da eta horiek «kontsiderazio berdina behar dutela» adierazi du.
Hala, Lokarrik presoen giza eskubideen defentsan egiten diren mobilizazioei emandako babesa berretsi du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko


