EuskoTrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu ostegun honetan San Mamesen Athletic eta Hapoel K.S. taldeek jokatuko duten partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko. Gainera, Bilbobusek zenbait lineren zerbitzuak luzatuko ditu, partida ikustera doazenei etxera itzultzeko modua errazteko.
Tranbiari dagokionez, hamar minutuz behin izaten den ohiko zirkulazioaz gain, EuskoTrenek hiru tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie erabiltzaileei 20.03an, 20.23an eta 20.35ean Pio Barojatik La Casillarantz.
Gainera, norgehiagoka amaitu ondoren, La Casillatik tranbiaren zirkulazio berezia jarriko da martxan 22.50ean eta beste bat Ospitaletik 23.00etan, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.
Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du.
Bestalde, Bilbobusen 26 (Uribarri-Basurtu/Termibus), 38 (Otxarkoaga-Basurtu/Termibus), 56 (Abusu-Jesusen Bihotza), 62 (Basurtu/Termibus-Arabella) eta 80 lineatako (Altamira-Termibus) zerbitzuak luzatu egingo dira.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

