NAIZ.INFO
DONOSTIA

Mobilizazioak antolatu dituzte eguerdian hiriburuetan eta arratsaldean herrietan

Greba deitu duten sindikatu eta eragile sozialek greba dela-eta antolatu dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. Eguerdian Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian antolatu dituzte manifestazioak. Herrietan, berriz, gehienak arratsaldean egingo dira.

Iruñean eta Gasteizen manifestazioak 12.00etan izango dira. Nafarroako hiriburuan Gaztelu plazatik abiatuko da. Aurretik, ordea, zutabeak aterako dira Atarrabia, Barañain, Txantrea, Sanduzelaitik. Denak Gaztelu plazan elkartuko dira, manifestazioa hasi baino lehen.

Araban, berriz, Bilbao plazatik irtengo da manifestazioa. 10.00etan, zutabeak aterako dira Corte Ingles, Lakua eta Boulebard-etik.

Donostian, Sagues, Benta Berri eta Anoeta¡n 11.45ean jarri dute hitzordua, eta handik Artzai Onera joango dira, 12.30ean manifestazioa egiteko.

Bilbon ere manifestazio nagusia 12.30ean izango da, Moyua plazatik abiatuta. ELA eta LABeko idazkari nagusiak han izango dira eta amaieran adierazpenak egingo dituzte.

Arratsaldean, berriz, herrietan egingo dira mobilizazioak.