Athleticek oso indartsu hasi du denboraldia emakumezkoen ligan eta jokatutako lau partidak irabazi ditu. Gaur Sevilla hartu du mendean bere zelaian (1-4). Garaipen honekin sailkapenaren buruan jarriatzen dute Rayo Vallecanorekin berdinduta, madrildarrek ere partid aguztiak irabazi baitituzte.
Bestalde, Realak eta Lagunak taldeak galdu egin dituzte beren norgehiagokak. Txuri-urdinek ezin izan dute garaipen batekin ospatu Larraitz Lucasi eskainitako omenaldia eta Atletico Madrilek hiru puntuak eraman ditu (0-1). Reala sailkapenaren erdialdean dago kokaturik [Argazki galeria - CarreteroPhoto].
Nafarrak ostera, azken postuan daude kokatuta. Partida guztiak galdu dituzte eta oraingoan ere 0 eta 3 galdu dute Llanos Olivenzaren kontra.
Jarraitu NAIZen emakumezkoen ligako emaitzak eta sailkapenak.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

La muerte de Kerman Villate, un crimen «despreciable» y un proceso judicial «atroz»
